IoT: Domotika Kontroleko Sistema

Zentroko eremuetako sare elektrikoa kontrolatzeko sistema domotikoa deskribatzea, kontsumo elektrikoa kontrolatzeko baliabide informatikoekin. Nola egin norberak espazio desberdinetako sare elektrikoa kontrolatzeko sistema domotiko bat. Hitzaldia Uni Eibar-Ermuako Fernando Sanzek emango du Otsailak 22, 15:30

Details

Massive Cloud Compromise Hitzaldia

ITS Security enpresako Gorka Gonzalok egindako hitzaldi interesgarria izango da. BECen (Business Email Compromise) erasoek Cloud eta Cloud OT inguruneen erabateko kontrolean duten bilakaerari buruz hitz egingo digute. “Evil” -SOCek eraso horiek gauzatzeko erabiltzen dituen TTP eta metodologiei buruzko sarrera bat. Hitzaldia otsailaren 21ean izango da, arratsaldeko 18: 30etan, bertaratzen diren guztientzat.

Details

Delitu informatikoak

FPko ikasleak laster joango dira praktiketara, aurre egingo dieten arriskuez eta arazoez ohartaraztea da kontua, non “ez sartu”, nola jokatu kasu “arrotzetan”, ziberportaera jarraibideak…  

Details

Azkenean erakutsiko didate Blockchain zer den

Dinamika praktiko honetan, Blockchain teknologia zer den eta hezkuntzaren, industriaren eta gizartearen esparruan zer ondorio izango dituen ikusiko dugu. Garrantzitsua, ez da Bitcoinen ikastaro bat.

Industria Ingurunearen Babesa (etenda)

Saio honetan, industria-ingurune bat babestearen garrantzia ikusiko dugu, it eta OT inguruneen arteko komunikazio-beharra, aurre egin behar diegun eraso-bektore ohikoenak eta “garagardo fabrika” demo bat, non eraso bat egiteko erraztasuna eta ingurune erreal batean eragingo lukeen problematika erakutsiko den.