Pandemiaren ondorengo lehen LAN Party-arekin itzuli gara!
Aurten, lehiaketa, hitzaldi eta torneo gehiago izango ditugu. Otsailaren 17an, ostirala, 16:00etan hasiko da edizio berria, eta otsailaren 18an, larunbata, iluntzeko 20:00ak arte GELDITU GABE.
Hainbat ediziotan ezin izan da LAN Party formatua gauzatu, baina aurten parte hartu eta 24 ordu baino gehiago gurekin igaro nahi duten guztiek izena eman beharko dute. Horretarako bete beharreko formularioa esteka honetan aurkitzen da; hala ere, hemen uzten dizkizuegu kontuan hartu beharreko puntu batzuk:
- Onarpen kostua: 10 € – sarrera, sare-puntua, argi-puntua eta afaria barne.
- Erregeletak ekartzea gomendatzen da.
- Pertsona bakoitzeko sare-puntu bakarra egongo da, eta horietan ezin izango dira routerrak konektatu.
- Bete beharreko arauak laster izango dira ikusgai gure web-gunean.