ZER DA UNIENCOUNTER?

Uni Encounter teknologia berriekin lotutako jardunaldi sorta bat da. UNI Eibar – Ermua Bigarren Hezkuntzako Institutuko Informatika Sailak antolatzen ditu, hamaseigarren urtez jarraian, eta 2020ko otsailaren 10etik 21era bitartean egingo dira.

Jarduerak, funtsean, dibulgaziokoak eta teknikoak izango dira, nahiz eta alderdi ludikoa ahaztu ez. Informatikaren munduan garrantzitsuak diren pertsonek emandako hitzaldiak izango dira, baita tailer praktikoak eta sareko jokoen lehiaketak ere.

Gehien nabarmendu nahi diren alderdiak hauek dira: segurtasun informatikoa alderdi guztietan, software librearen mugimendua eta gizartean duen eragina, urtez urte agertzen ari diren puntako teknologiak …

HELBURUAK

Ikaskuntza berritzailea

Teknologia berrien mundu honetan zaletu eta erakarritako guztiok ikastetxeetan ohikoa den prestakuntza akademikoaz bestelako modu batean gozatu eta ikasi ahal izatea.

Zure eskura

Teknologia berrietan adituak diren pertsona batzuk gure ikastetxera ekartzea, aurrerapen teknologikoari eta horrek gizartearen ikuspegitik duen eraginari buruzko ikuspuntu berriak eman diezazkiguten.

Erreferentzia sektorean

IKTen munduarekin (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) zerikusia duen guztian gure ikastetxea erreferentzia-puntu garrantzitsu gisa ezagutaraztea.

IKTBen ustiapena

IKTBen mundua gure inguruko pertsonengana hurbiltzea, haien alderdi teknikoa ez ezik, horien erabilera positiboak eta negatiboak ere erakutsiz, hala nola, kontrol soziala, askatasunak, alfabetizazio teknologikoa, euskara softwarean, informatikaren erabilera berriak, etab.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Gai horiek interesatzen zaizkion orori. Batetik, publiko guztiari jende askok duen “hasierako beldur” hori kentzeko; alderdi akademikoagoak eta profesionalagoak ere garatzen dira enpresa munduarentzat eta adituentzat.

HITZALDIAK

Urtero, teknologia arloa biltzen duten hitzaldiak izaten ditugu, bertaratzen diren guztien gozamenerako prestatuak.

LAN PARTY

3. urtez jarraian antolatzen dugu, eta jolasten ari den bitartean hitz egiteko ordu batzuk pasatzera animatzen du komunitatea.

TAILERRAK

Tailerrak egiten ditugu, guztiok ekitaldian zerbait ikas dezagun. Batzuetan magiak bere eragina izan du…

TXAPELKETAK

Urtero egiten dira Hearthstone, LOL, Cod eta FIFA bezalako esport txapelketak besteak beste…

MAHAI JOKOAK

Eibarko Odisea Elkarteak antolatzen duen atala da, eta mahai jokoak, estrategia, miniaturak eta rol jokuak zabaltzea du helburu.

STREAMERRAK

Urtero streamerrak izateko zortea dugu, eta batzuk harrituko dira…

ALBISTE INTERESGARRI GEHIAGO

Emaila
uniencounter@uni.eus
Twitter
@uniencounter
Facebook
uniencounter
Mantendu eguneratua
En nuestro canal de discord